Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Kursoaren hasiera Loiola zentroan Jacques Haers teologoagaz

created by Teologia eta Erlejino Zientzietako Irakasle, Lovainako Unibersidade Katolikoan |
|   Komunikazinoa

Jacques Haers jesuita eta Lovainako Unibersidade Katolikoko Teologia eta Erlejino Zientzietako irakaslearen berbaldiagaz emongo jako hasiera kursoari Loiola zentroan. Hitzordua gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan da Arrupe Etxean, goiburu honen haritik: “Alkarregaz bizi ete gaitekez? Aurkariak adiskidetu gatazkaz betetako munduan”.

Jacques Haers teologo entzutetsua eta askapenaren teologian eta askotariko eremuetan –globalizazinoa, indarkeria eta bakea, klima-aldaketa- dituan eraginetan aditua da. Haersek, gaur, bake iraunkorra ahalbideratzen daben oinarrien inguruan jardungo dau, esate baterako, “banantzen gaituen lerroak bizikidetza eta bategiterako eremu” bihurtzearen inguruan. Bere esanetan, gatazkaz jantzitako egoeretan bake iraunkorra lortuko bada, ezinbestekoa da borreroa bera be gizatasun barik itzi dauan prozesuaren biktima dala autortzea.

Aurton, Jacques Haersek Jesusen Lagundiak Bartzelona, Zaragoza, Sevilla eta Bilbon dituan fede-kultura-justizia zentroetako kursoaren hasierako ekitaldietan parte hartu dau.

Jacques Haers, sj.