Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Kristautasunaren aurreko hilarria aurkitu dabe Foruko San Kristobal ermitan

created by De extraordinario valor patrimonial e histórico |
|   Komunikazinoa

Foruko parrokiak, herriko Udalagaz batera, San Kristorbal ermitan barriztatze lanak egiten dihardu eta, jakitera emon dabenez, ondare eta historia arloan “egundoko” balioa dauan kristautasunaren aurreko hilarria aurkitu dabe. Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariak azaltzen dauanez, ermita honek aztertu eta ikertu beharreko hainbat gauza batzen ditu, hain zuzen be, “gure iraganari buruz gehiago jakiteko aukera emongo deuskuen gauzak”.

Hilarri hau Jainkokoaren (Arrieta) antzekoa da, baina hobeto kontserbatu da: “tradizino indoeuroparreko motibo astralak ditu eta indigenak emoten daben kurutze-formako beste batzuk”. Bizkaian bakarrik dago honako pieza baten informazinoa jasota eta hilarri honeek, hainbat ikerlarien ustez, Bilbao eta Gernikako itsasadarren arteko eremuan kokatuta eta oso alkartuta egoan taldearen isla dira.

Cembellinen esanetan, nabarmentzekoa da Foruko udalaren eta Mikel Magunazelaia alkatearen esku-hartzea aurkikuntza honetan. Magunazelaiak, obretara egindako bisita ugarietako batean, luzituaren zati txiki bat kendu eta begien aurrean eban leihoburua “ez zala edozelango pieza” ikusi eban. Eleiz Museoko zuzendariak azaltzen dauanez, hilarri honek aro aldaketara eroango gaitu seguruenez, hau da KAko I. gizaldiaren eta KOko I. gizaldiaren arteko arora, “baina tenpluan erromatarrek eraikuntzan erabilezan materialak aprobetxatzen dira barriro –gogoratu daigun Foruko erromatar kokalekua hurran dagoala-, XI. gizaldiko agirietan aitatzen da eta 1500 inguruan berreraiki eben, estilo gotiko berantiarrean, gaur ateetan ikusi daitekenez. Hainbat jauzi, beraz, historian, egin daiteken ikerketa baten bidez lotu daitekezanak. Gainera, erlejino aldaketan egon arren, puntu berean kultuak jarraitutasuna izan ebala erakusten deuskue.

Beste alde batetik, ermita San Kristobal santu bidezainari eskainita dago. Izan be, Gernika eta Bermeo lotzen ebazan bide zaharra handik pasatzen zan. Eta bide hori, seguruenik, merkataritzari lotuta egongo zan erromatar garaian eta abere-transhumantziari gerokoetan.

El alcalde de Forua, Mikel Magunazelaia en una de las visitas a las obras.