Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Kontzientzia ekologikoa sortuz”

created by Barakaldoko gazteak, Santiago bidean eta lan-kanpamentuan |
|   Komunikazinoa

Barakaldoko hainbat parrokia eta taldetako 27 neska-mutilek Santiago bideko frantses zatia egin eta etxera bueltatu barri dira. Egunetako batean, Arlanzon ibaiaren inguruan ibili ziran boluntario lez ingurumenean esku-hartuz. Ibaiertza ezagutu eben, ura aztertu eta hondakinak batu eta, euren esanetan, “guztiz emonkorra izan zan, azken hilebetean beste esku-hartze bi be izan diralako leku horretan. Oraingoan, plastiko, paper, obra-hondakin, ohol, beira, e.a, 70 kilo hondakin inguru batu izan dogu”.

Oraingoan, Barakaldoko taldeak Naiara eta Burgos arteko bidea egin dau, Santo Domingo de la Calzada, Belorado, Villafranca de Montes de Oca eta Atapuerca zeharkatuz. Hamabost eta hamasei urte bitarteko 27 neska-mutilek eta 3 begiralek osatu dabe taldea. Azken egunean, gazteagoen taldeagaz egin eben bat Poza de la Salen (kanpamentuan egozan 30 gaztetxo eta 5 monitore). Guztira, hirurogei lagun inguruk ospatu eben alkarregaz Eukaristia eta handik etxera bueltatu ziran.

Gainera, Barakaldoko taldeetako 3 neskek, salestarrek Paradilloses (Burgos) etorkinakaz egin daben lan-esperientziagaz bat egin dabe.

Jardunaldi ekologikoa Arlanzon ibaiertzean