Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Kontzertua Igorren gizarte jantokien alde

created by Pobreen aldeko Munduko Eguna parrokietan |
|   Komunikazinoa

Jon Enbeitak, Rafa Rueda musikariak eta Txus Aranburuk kontzertu solidarioa eskainiko dabe bihar –barikua, azaroak 15-, Igorreko Kultur-etxean, euren azken diskoko kantuak abestuz. Eurokaz batera jardungo dabe EALE dantza-taldeak, Igorreko Andra Mari koralak eta KTko (katekesiko) gazte kantariek. Musika eta kantuez gainera, Caritasek Indautxun duan gizarte jantokiko arduraduna dan Gema Orberen lekukotasuna entzuteko aukera izango da. Jaialdira doazanek borondatezko diru-laguntza eskaini daikie eta batu daiten dirua Bizkaiko gizarte jantokietara zuzenduko da.

Arratsaldeko zazpietan emongo jako hasiera Arratia bailarako parrokiek Zeanuri eta Bediako udalen laguntzagaz antolatu daben jaialdia.

Aurton, datorren domekaz, azaroak 17, mundu guztian ospatuko dan Pobreen aldeko Munduko Egunaren inguruan hirugarren aldiz antolatu dabe kontzertu solidarioa. Jose Mari Kortazar parrokoak Bizkaia Irratia eleizbarrutiko hedabidean azaldu dauanez, “herritarren sentiberatasuna biztea eta, beste alde batetik, Bizkaiko pobretasunaren alderdi bati laguntzea” da asmoa.

Pobreen aldeko Munduko Eguna Karrantzan

Domekaz, ospakizun berezia egingo da Karrantzako Ambasaguaseko San Inazio eleizan eguerdiko ordu batean. Bertan, jardunaldirako goiburuaren haritik, Eleizan inguru horretan eskaintzen dituan “Itxaropen printzak – Rayos de luz” erakutsiko dabez.

Ospakizunean, Karrantzara datozan venezuelarrei laguntza eskaintzen deutsen “Tierra de Gracia” alkartearen arreta jasoten dauan hainbat lagunen lekukotasuna entzungo da. Miguel Angel Esnaola parrokoaren esanetan, “gehienek motxila bat baino ez dakarre aldean”.

Beste alde batetik, Kerman Lopez Bikarioak adierazo dauanez, kursoan zehar ezkerraldean antolatu daitezan jardunaldietan eta "benetan kanpoan dagozanak barne hartzeko" topaketak izan daitezan, guztion zakuan batutako dirua baliabide gitxien dabenen gastuak ordaintzeko izango da, honeek be I. Bikaritzan antolatu daitezan txango edo bidaietan parte hartzeko aukera izan daien.

Jon Enbeita