Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Komunikazinoaren txertoa

created by Bihar, Salesko San Frantzisko kazetarien zaindariaren eguna |
|   Komunikazinoa

Salesko San Frantzisko kazetari eta idazleen zaindariaren egunaren bezperan, komunikazinorako eleizbarrutiko sailetik 2020an egindakoak aztertu eta laburtu gura doguz. Martxoan eta apirilean bizi izan genduan konfinamenduak eta gaur egun kutsatzeak gelditzeko ezinbesteko diran murrizketak nabarmentzen dira aldi honetan. Zuzeneko emonaldiak, lagungarrien digitalizatzea eta barriak lekutik bertatik ez ezik beste bide batzuetatik emoteko hedabideen erabilera hedatu dira gure eleizbarrutian.

Datuen arabera, urte honetan igoera nabarmenak izan dira: gora egin dau eleizbarrutiaren web orrialdea bisitatu dabenen kopuruak eta erabiltzaileek sail batean edo bestean emoten dauan denporeak; ‘youtube’ kanalean, %90 bisualizazino gehiago izan da eta %400 gehitu da edukinak ikusteari eskaini jakon denpora eta %220 egin dabe gora kanaleko harpidetzek. Sareetan, Instagram, Twitter,... eta batez be Facebooken, gora egin dau eskaini doguzan argitalpenen kopuruak (3.000) eta erabiltzaileenak (%21). Eta ‘Comunicación/Alkarren Barri’ eleizbarrutiko aldizkariaren bertsino digitala irakurri dabenen kopurua hirukoiztu egin da (12.495) eta %400 hazi da eduki digitalak (bideoak, irudiak, pdf,…) eskuratu dabezanen kopurua.

Hor dagoz datuak eta onak dirala esan daikegu, baina horren gainetik, komunikazinoaren garrantzia azpimarratu beharra dago, izan be, alkarteak, bizitzea egokitu jakon egoerak baldintzatuta, ezinbestekoa dau jakitea, barriak jadestea eta bide birtualak, mugak izan arren, eskaintzen deuskun “gertutasuna” bizitzea. Horregaitik, izan diran aurrerakuntzez gainera, lortu beharko geunkezan hobekuntzak be aitatu gura doguz: web orrialdean jasoten dan informazinoa sakelako telefonoetan argitasun handiagoz eskuratzeko bidea emon; bilatzen dogun eta guretzat interesgarri izan daiteken edukiaz gainera, beste batzuk eskuratzeko aukera eskaini; erabiltzaileakaz eragin-trukean jardun… Komunikabideetarako sailetik ilusinoz onartzen doguzan eta, Salesko San Frantzisko lagun, bide onera eroango doguzan egitekoak dira.