Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Kartzela Pastoraltzak kartzelan dagozan etorkinengan jarri dau arreta

|   Komunikazinoa

Atzoko egunez –eguaztena-, Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko boluntarioek heziketa-saioa izan eben Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). “Gure begirada kartzelan dagozan etorkinei: estereotipoak eta aurreretxiak”, gaiaren inguruan jardun eban Bizkaiko Caritaseko kide dan Susana Cuestak. Jardunaldiaren amaieran, Jorge Muriel Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak adierazo ebanez, “pozgarria da Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko boluntarioakaz egotea; beti dagoz gogotsu eta itxaropentsu, beti esku-hartzeko prest eta irribarretsu”.

Azken hilebete honeetan, Kartzela Pastoraltza eta Bidesarin karguak barritu dabez. Hainbat urtez Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan Bidesari alkarteko zuzendari izan dan Oscar Jimenezek abentura barriari ekin deutso Lomen (Togo). Adsis mobimentuko kide izanda eta bizitzarako bere aukerak eta fede-aukerak kontuan hartuta, Lomeko egitasmoagaz epe luzerako bat egitea erabagi dau. Caritaseko lanaldia amaitutzat emon eta Bidesariko zuzendaritza karguaz jabetu dana Marian Garcia da. Beste alde batetik, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko Seminarioko Errektorea da Basauiko kartzelako kapilau barria.

Topaketa, Barrian, Kartzela Pastoraltzaren eskutik