Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Karmeneko Amaren eguneko ospakizunak Barakaldon

|   Komunikazinoa

Datorren eguenez, uztailak 16, Karmeneko Amaren eguna ospatuko da eta gure inguruko hainbat herritan dabe zaindari eta bere omenezko ospakizunak egiten dira. Aurton, egia esan, bertan behera geratu dira gehienak, baina Barakaldon Ama Birjinaren omenezko Eukaristiak ospatu egingo dira, eguenean bertan, Karmeneko Ama parrokian 10:00etan, 12:00etan eta 19:30etan (jente-kopuru mugatua eta maskara derrigorrezkoa). Gainera bezperetan, gaur eta bihar, otoitzaldia ospatuko da Ama Birjina gogoan, parrokian bertan, 19:30etan. Joseba Segura gotzain laguntzailea buru dala ospatuko da 12:00etako Meza Nagusia Santurtzin.

Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordearen barruan dagoan Itsas Apostolutzarako sailak lagungarriak prestatu ditu aurton itsas jentearen arteko Eleizaren pastoralgintzaren ehungarren urteurrena ospatzen dauan jardunaldirako. 1920ko urriaren 4an ospatu zan Glasgowko Cochrane Streeteko Institutu Katolikoan itsasertseko parrokietan barkuetarako bisitaldiei berrekitea aldarrikatzeko batzarra ospatu zan. Egun hori Eleiza katolikoaren itsas jentearen aldeko pastoral arretarako aro barriaren hasieratzat joten da.

Osoko Giza Garapenerako Dikasterioko prefektua dan Peter K.A. Tukson kardinalak urriaren 4a izendatu eban egun hau gogoratzeko, baina koronabirusak eragindako egoera dala-eta, ezin izango dira aurreikusitako ekitaldiak garatu eta ospakizun guztiak 2021eko urrira arte atzeratu dira. Orduan ospatuko da Stella Maris / Itsas Apostolutzaren Munduko XXV. Biltzarra.

Barakaldoko Karmeneko Ama parrokia