Radio Popular – Herri Irratia eleizbarrutiko irratian eskainitako alkarrizketan, Sethea Neouk bere herrialdeko hainbat landa eremutan jasaten daben pobretasunezko egoera “kezkagarriaren” barri emon dau. Klima-aldaketak arrasto nabarmenak izten dihardu laborantzan eta, ondorioz, biztanleriaren %15a behartsua da. "Egunerako euro bat be ez daben familiak dira”.
Neouk PADEK (Partnership for Development in Kampuchea) GKEan jarduten dau eta honek Esku Elkartuak erakundearen diru-laguntza jasoten dau. Nekazarien lan-ohiturak edo lan egiteko erak aldatu egin gura dabez eta ongarri eta produktu kimiko gitxiago erabili daiela. Inburumena zaintzeko eta epe ertainera emaitza hobeak lortzeko bidea da, “ongarri organikoak lurraren egitura hobetzen daualako eta ur gehiago atxikitzeko eta laboreetarako nutriente gehiago finkatzeko gauza dalako”, zehazten dau. “Gure jakintzak transmititzen deutseguz euretako batzuei. Gero, emaitzak ikustera konbidatzen doguz besteak”. Ingeniariak uste dau, eredua dala konfiantza sortzeko eta “errendimendu eskasagoa eskaintzen daben” ohitura batzuk aldatako biderik egokiena.
Sethea Neouren esanetan, hemen larregi jaten dogu. “Hemengo babarrun-plater bategaz, Kanbodian familia osoak jaten dau” eta pribilegiatuak garala gogoratzen deusku.