Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Julian Uriarte eleizbarrutiko abaderik edadetuena hil da

|   Komunikazinoa

Atzo goizez hil zan Bilbon, 94 urteko zala, Julian Uriarte Onaindia eleizbarrutiko abadea. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar –eguena- ospatuko da, 19:00etan, Bilboko Sortze Garbia parrokian.

Julian Uriarte zan, gaur egun, Bilboko Eleizbarrutiko abaderik nagusiena.

Bermeon jaioa 1923an eta Antonio Uriarte eleizbarrutiko abadearen anaia, Gasteizko Seminarioan egin zan abade 1947.eko ekainaren 29an.

Abade egin ondoren, lehenengo ardura Traslaviñan izan eban ekonomo lez. Beranduago, abade lagunkidea izan zan Sondikan eta 1956tik aurrera Bilbon garatu ebazan mandatu eta kargu guztiak: Ekonomoa San Rafael parrokian; Bilboko Sortze Garbia parrokiako abadeen taldearen moderatzailea; Indautxu eskualdeko ordezkaria eta Indautxu eskualdeko abade-taldeko kidea Bilboko Sortze Garbia parrokian, erretiratu zan arte.

Goian bego!

Julian Uriarte