Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Joseba Segura: "Beharrezkoak ditugu gaur egun Garate dohatsualako goitik beherako pertsonak"

created by Bikario Nagusia meza buru izan zan Deustuko Unibertsitateko ospakizunean |
|   Komunikazinoa

Atzo ospatu zan Deustuko Unibertsitateko kapera gotikoak Garate beatoaren omenezko ospakizuna. Meza burua Joseba Segura, bikario nagusia izan zan eta besteak beste, bere kausa aurrera daroan Ignacio Arregi jesuitea be izan zan presbiterioan komunidadeko beste erlijiosoakaz batera. Segurak, sermoian, 40 urtez Deustuko Unibertsitatean atezain lanak egin ebazanaren izakerea nabarmendu eban: pertsona apala eta gardena, "gaur egun behar doguzanetarikoa".

 

 

Abuztuaren 10ean egiten da urtero Garate dohatsuaren omenezko ospakizuna Deustuko Unibertsitatean. Gotzainak, oraintsu ebakuntza txiki bat izan dauala-ta joan ezina adierazo eban eta Joseba Segura bikario nagusia izan zan meza burua.

Homilian Garate dohatsuaren izakerea nabarmendu eban: "horrelako begirada samur, garbi eta anaikorrek Jainkoaren begiradaren ispilua dira, bihotzetik bihotzera eginak". Azpimarratu eban bere begiradek Jainkoa hurreratzen dabela eta "behar-beharrezkoak" ditugula gaur egun goitik beherako gizon-emakumeak, "egian murgiltzen diranak, erabateko zerbitzuaren hizkera dabenak".

Ignacio Arregi, beatoaren kausaren bertoko arduraduna pozik agertu zan ospakizunagaitik eta oraintsu egindako alkarrizketa baten adierazoten ebanez, Garate santu egiteko bidea zabalik dago.