Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

JOC Bizkaia mobimentuak kurtso hasierako batzar nagusia ospatu eban atzo

created by “Lehentasuna dauanari begiratu” |
|   Komunikazinoa

“Non dago JOC mobimentua?” galderaren haritik ospatu eben JOC Bizkaia mobimentuko militanteek atzoko batzar nagusia. Eurakaz izan ziran Imanol JOC mobimentuko idazkaritza nagusiko kidea, Virginia eta Cristina laguntzaileak eta Pepelu kontsiliarioa. Azaldu ebenez, “Marco abadegaiak be parte hartu eban, Maite Valdiviesok bisita egin euskun eta Johnny Vargaz Errekarte PBko Pastoral moderatzaileak agurtu ginduzan”.

Batzar nagusian, antolakuntza-eredua aztertu eben kurtso barriari aurre egite aldera eta JOC mobimentuko 4 taldeen koordinazinoaren inguruan be berba egin eben. Aurton, ohiko lanaz gainera, JOC mobimentuaren 49. Batzorde Nagusian parte hartuko dabe, abenduan, Alacanten. Hemengo JOC mobimentuaren antolakuntza be jorratu zan: erantzukizunak, komunikazino eta koordinazinoa, ekonomia (arreta jarriz PBagazko eta Ekintza Katolikoagazko hartu-emonean) eta fedearen inguruko heziketa egun jakin batzuetan. Amaieran adierazo ebenez, “egia da beste hainbat kontu dagoana, baina lehentasuna dauanari begiratu gura deutsagu”.

Asteburu bizi-bizia izan zan askorentzat: eguen arratsaldez idazkaritza nagusiko Imanol iritsi zan; barikuz, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainaren bisita izan eben, bazkaria eta bazkalondoa abadegaiakaz; zapatuz Eleizbarrutiko Seminarioaren Pastoral kurtsoaren hasieran parte hartu…

JOC Bizkaia mobimentuak batzar nagusia ospatu dau