Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Jesusen Mirabeak sareetan topera Mariano Jose de Ibarguengoitiaren bizitza ezagutzera emoten

created by Uztailean bere kanonizazino prozesua hasteko urrats handia emon zan |
|   Komunikazinoa

Urtarrilaren 31an Mariano Jose de Ibarguengoitia, Jesusen Mirabeen fundatzailearen heriotzaren 133. urteurrena beteko da. Hau dala-ta, eta uztailean Aita Santuak beneragarri izendatzeko emondako urratsaren ostean, monjek ezagutzera emon gura dabez Bilbon jaiotako abade honen bizitzaren nondik norakoak. Horretarako, bederatziurrena hasi dabe sareetan eta bideoa, komikia, otoitzak etabarrekoak zabaltzen dabilz bai facebooketik, zein instagrametik edo telefono bitartez.

Erlijiosak Mariano Jose de Ibarguengoitia beneragarri izendatzen dauan dekretua Vatikanotik noz etorriko zain dagoz. Aurton ospakizun handi bi daukiez: alde batetik euren ordena hasi zaneko 150. urteurrena eta bestetik, Jubileua.

Euren Jubileuaren Urtea hasi eben Bilboko katedralean uztailean