Jesus Martin Moro, organista titular da Donibane Lohizunen 1987tik eta makina bat kontzertu eskaintzen dau bakarka edo baterako saioetan, hainbat artista edo taldegaz, esate baterako: Frantziako Tolosako ‘Sacqueboutiers’, John Elwes, Joël Suhubiette, Hendrike Ter Brugge, l'ensemble Gilles Binchois, Tolosako Musicamerata, Iruñako Katedraleko Kapera Klasikoa, "La Parlera" hirukotea, “Los Músicos de su Alteza”, e.a.
Kissar Ensemble taldea 2013an sortu zan gaur egun zuzendari artistiko eta musikala dan Asier Eguskitzaren eskutik. Kissar Ensemble taldean, ganbara-talde desbardinak (bikotea, hirukotea, laukotea…) aurkitu daitekez eta horreetan, kideak euran dira egitasmoaren instrumentistak.
Bilbon Jaio zan Asier Eguskitza orkestrako zuzendaria, biolin-jotzaile trebea izan da haurtzarotik. Kissar Ensemble taldeko zuzendari musikala izateaz gainera, euskeraren eremu geografikoko musikagileek sortutako musikaren ikerketaz, berreskuratzeaz, argitaratzeaz, interpretatzeaz eta zabaltzeaz arduratzen dan “BiziMusika” musika alkarteko presidente be bada.
Gaur arratsaldeko egitaraua:
Orkestra: Agrippina Overture. F. Haendel (1685-1759)
Organoa: Kontzertua re minorean, BWV 596. A. Vivaldi (1678-1741) organorako transkripzioa J. S. Bach (1685-1750) Allegro / Grave Fuge. Largo e spiccato / Allegro
Organo eta orkestra: 4. Kontzertua fa maiorrean, Opus 4. G. F. Haendel (1685-1759) Allegro / Andante / Adagio / Allegro. 1. Kontzertua sol minorrean, Opus 4. G. F. Haendel (1685-1759) Larghetto e Staccato. Allegro / Adagio / Andante