Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Jardunaldi garrantzitsu bi asteburuan: Pobretasunaren aurkako eta Pertsonen salerosketaren aurkako egunak

|   Komunikazinoa

Gaur, urriak 17, Pobretasunaren eta Gizarte Bazterketaren aurka Borrokatzeko Nazinoarteko Eguna ospatzen da eta bihar, urriak 18, Pertsonen Salerosketaren Aurkako Europako Eguna ospatuko da. Bilboko Eleizbarrutiko Caritasek datu karrua esjaubu day gaurko jardunaldia dala-eta: 2018an, Euskal Herrian 194.000 lagunek jasaten eban bazterketa larria. Aurton, datorren urriaren 25ean egingo dan bizileku bakoen aldeko kanpaina pobretasuna ezeresteko Astearen barruan sartzen da. Beste alde batetik, Migrazinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Pastoraltzatik deialdia egiten dabe Conferrek, Zuzentasuna eta Bakeak, Caritasek eta Migrazinoetarako Gotzain Batzordeak antolatutako webinarrean parte hartzeko, datorren astelehenez, urriak 10, arratsaldeko seietan, COVID-19ak pertsonen salerosketaren biktimengan izan dauan eraginaren inguruan.

Urriaren 25ean, bestalde, bizileku bako pertsonen aldeko kanpaina egingo da goiburu honen haritik: “Eta zuk, zer dinozu? Esan, nahikoa da! INOR EZ BIZILEKU BARIK!”. Aurton, “bizilekua giza eskubidea izateaz gainera, ezinbestekoa da gizon eta emakume guztien duintasuna errespetatzeko”, aldarrikatuko dau Caritasek kanpaina honetan. Mundu osoan hedatuta dagoan COVID-19 pandemiaren eraginez eratorritako inguruabarrek mapa historiko barrian kokatu gaitue eta bertan gizarte askoz hauskor eta makalagoa agertzen da, eta aurrez aurre dauan ibilbidearei begira, ziurgabetasunak ziurtasunak baino askoz ugariagoak dira.

Sentiberatasuna bizteko, salatzeko eta salaketarako bitartekoak eskaintzeko helburuagaz, bizileku bakoen aldeko kanpaina pobretasuna ezereztearen aldeko astean kokatu dabe eta honen nazinoarteko eguna gaur, urriak 17, ospatzen da. Datorren astelehenez, urriak 19, mahai-ingurua ospatuko da arratsaldeko seietan, “ikusezin bihurtutako pertsonak, eskubide bako pertsona” goiburuaren haritik, giza eskubideei buruzko baliabide pedagogikoen II. azokan. Topaketa online izango da eta hemen emon daiteke izena: www.eskurazentroa.eus