Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Jainkoari, geure buruari eta besteei entzun Alhouceiman”

created by Barriak Marokoko lan-kanpamentutik |
|   Komunikazinoa

Desgaitasunen bat daben gazteei eta psikiatriko batean buruko gaixotasunak dabezan batzuei arreta eskainiz Marokon lan-kanpamentuan parte hartzen diharduen gazteak iritsi dira egonaldiaren erdira. Euren esanetan, gustura dagoz, “psikiatrikoan zein beste zentroan egiten ari diranagaz. Besteei, geure buruari eta Jainkoari entzuteko egunak dira, Jainkoak geure bizitzan egiten deuskun deia eta bere Hitza entzuteko egunak”.

Astelehenera arte –uztailak 16, Marokon egongo dan taldeak jardunaldien ebaluazinoa egin dau, sentitu izan dabezan zirrara eta sentimentuak nabarmenduz: “konfiantza, miresmena, bakardadea, poztasuna, loturak, maitasuna, adiskidetasuna, entzutea eta samurtasuna”.