Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

J. M. Rodriguez Olaizola: “Bildurrak ez dau gure bizitza baldintzatu behar”

created by Kurtsoari hasiera emoteko ekitaldian jardungo dau |
|   Komunikazinoa

Jose Maria Rodriguez Olaizola jesuita, teologo eta idazleak Eva Fernandez Ekintza Katoliko Orokorra mobimentuko presidenteagaz batera jardungo dau gaur 2020-2021 pastoral ekiturtearen hasierako ekitaldian. Atzo alkarrizketa egin eutsen fraileari Radio Popular-Herri Irratian eta gaur La Casilla pabiloian 18:00etatik aurrera streaming bidez eskainiko dan solasaldian aztertuko daben hainbat kontu aitatu dau. Hona hemen irratian emondako azalpen batzuk.

Ze erronka dogu, gaur egun, aurrez aurre?

Bi nabarmenduko neukez. Konfinamenduaren hasieran, egoera bestelakoa zan eta eginahalak egiten ziran senide eta lagun maiteei lagun egiteko. Gaur, ezinbestekoa dogu ez ahaztea, ez gara-eta kopuruez ari. Hildako bakotxa zoritxarra da. Ondoan egoteak garrantzi handia dauka eta baita lagun egiteak. Tentazinoa da beste erronka, danoi erraz agertzen jakuna: gertatzen ari danagaitik hasarratu. Baina honek testuinguruari amorrazinoa gehitzea baino ez dakar eta atsekabetuta eta minduta dagozanek ez dabe holakorik behar; itxaropenezko berbak eta muturrak saihestea da eurek behar dabena.

Lana galtzeko bildurra, senideekin ezin egotea…, zelan itzali hainbeste bildur?

Ezin dira beste barik itzali. Nahiz eta bildur izan, bidean aurrera egiteko gaitasuna da ausardia. Bildur batzuk zentzuzkoak dira, esate baterako, kutsatzeko bildurra; etxeko eta lagunak kutsatzeko bildurra; lana galtzeko bildurra… Baina bildurrak ez dau gure bizitza baldintzatu behar. Zeozer ikasi daikegu. Bizitza betiko zala uste genduan baina, bat-batean, atzora arte seguru zan hainbat gauza ez dogula bermatuta irakasten deuskun errealidadea heldu da. Honen haritik, esker onaz, estimuaz, zainketaz,… orekatu ezkero, beste era batera biltzen da bildur hori.

Babes barik sentitu gara, txertoaren zain gagoz…

Nire alkartean zortzi positibo izan genduzan pandemia aldian eta ikara sentitu genduan. Orduan jatortzuz burura pandemia bakarrik bizi behar daben guztiak… Gizartean erronka handia dogu: alkarrenganako erantzukizunak jabetu. Eta Eleizan, geure ardura da pertsonei bakarrik ez dagozala esatea eta alkarri laguntzea. Hainbat ekimen dago, baina ezinbestekoa dogu alkarri denpora eskaintzea.

Alkarrizketa osorik, Radio Popular-Herri Irratian.

 

 

Jose Maria Rodriguez Olaizola sj.