Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Izena emongo zeunke kartzelan lan-kanpamentuan parte hartzeko?

created by Abenduaren 26tik 29ra |
|   Komunikazinoa

Karidade eta Zuzentasunerako Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkaritzak (Kartzela Pastoraltza) lan-kanpamentua antolatu dau beste urte batez, “Gazteak eta Jesusen Jainkoagaz bazterketaren eremuan bat egitearen esperientziak” goiburuaren haritik. Abenduaren 26tik 29ra Basauriko lan-kanpamentu hori hamazortzi eta hogeta lau urteko gazteentzat da eta lekuak mugatuak dira. Izena emoteko azken eguna azaroaren 20a da eta abenduaren 23an aurreko prestaketa-saioa (nahitatezkoa) egingo da.

Gabon aldian kartzelan esperientzia hau bizitzeko deia luzatzerakoan Kartzela Pastoraltzatik dinoenez, “Kartzela, baztertuek, inork maite ez dituanek arpegia daben lekua, eremu pribilegiatua da Jesukristoren Jainkoagaz bat egiteko”. Euren esanetan, “gizarteak alde batera izten ditu presoak, azkenak dira. Hain zuzen be azkenak, ahaztuak izateagaitik, Jainkoa euren artean da: “kartzelan nengoan eta ikustera etorri zinien” (Mt 25, 36”.

Lan-kanpamentuan (09:00etatik 18:00etara), askotariko tailerrak, joko kooperatiboak, lehiaketak…, garatuko dira eta partaideek errealidadearen irakurketa sinisteduna egiteko aukera be izango dabe. Gehiago jakiteko: hemen.

Kartzela Pastoraltzak sustatutako jarduera bateko partaideak Basauriko kartzelaren kanpoaldean