Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Izan ausarta, misinoa zain dozu”, DOMUND eguneko deia

created by Jardunaldia datorren domekaz ospatuko da |
|   Komunikazinoa

“IZAN AUSARTA, MISINOA ZAIN DOZU”, datorren domekaz, urriak 22 ospatuko dan DOMUND eguneko goiburua deialdia da, azken batean, guztioi misinorako egiten jakun deia, hain zuzen be. Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: Hemen

On Mario Izeta Eleizbarrutiko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako arduradunak aurtengo DOMUND egunerako idatzi dauan mezuan azaltzen dauanez, “erosotasuna, burgesamendua, misiolari ardurarik eza, bihotz zaharkituei dagokie. Misinoarako deiak –dino- adinez gazteak diranak suspertzeaz gainera, gure bihotza zahartzen eta gogortzen dauan, prestasunez eta poztasunez erantzutea galarazoten deutsan guztitik askatu gura dogunok be suspertu behar gaitu. Era batera edo bestera, danoi egin jaku misinoagaz bat egiteko eta misinoan parte hartzeko deia. Eskatu daigun Jaungoikoaren argia, dei hau gure bizitzetan egia bihurtu ahal izateko”.

Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak, misiolari jardunaldi honetarako idatzi dauan gutunean, dei egiten deutse alkarteei misiolari lankidetzarako jardueretan parte hartu daien. Gainera, Aita Santuaren ardurapeko Misiolari Egintzen bidez, misiolarien eta misinoen beharrizanei aurre egin ahal izateko senidetasuna eta alkartasuna ezaugarritzat izango dituan korrontea bultzatu behar dogu, “horrek gero eta gehiago misinoan dan Eleiza izaten lagunduko deuskulako”.

Aita Santuaren mezua 2017ko DOMUND egunerako: “Eleizeak berezkoa dau misiolari izatea”

Misinoa kristau fedearen bihotzean”, goiburua dau Aita Santuak 2017ko DOMUND egunerako idatzi dauan mezuan. Dei egiten dau, “barriro be kristau fedearen bihotzean dagoan misinoari buruz hausnartzeko”.

Frantzisko Aita Santuak aitatutako idazki horertan adierazoten dauanez, “Eleizeak berezkoa dau misiolari izatea; izango ez balitz, ez litzateke Kristoren Eleiza izango, beste alkarte bat baino ez litzateke izango askoren artean eta laster agortu eta desagertuko litzateke”. Aita Santuaren mezua osorik, hemen