Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Itxi da Begoñako mezatan parte hartzeko aldez aurretik izena emoteko epea

created by Oraindino 600 leku dagoz libre |
|   Komunikazinoa

Gaur 13:30etan itxi da Begoñako basilikako zortzi mezetara joateko aldez aurretik izena emoteko epea. Biharko 10etako eta 12etako Meza Nagusirako ez dago lekurik baina gainontzeko mezetarako bai. 600 leku libre geratzen dira oraindino. Gaur, iluntzeko zazpiretan izango da lehenengo mezea eta bihar, abuztuak 15, goizeko seiretan hasita. Santutegira doazenek elizara sartu orduko izena emon eta nortasun agiria erakutsi beharko dabe, heldu ahala eta tokiak bete arte. Bihar 12etako mezea Telebilbaok emongo dau. Bizkaia Irratiak, goizeko 10etakoa, euskeraz izango dana. Meza Nagusia Herri Irratitik be jaraitu ahal izango da. Webgune honetatik be eskainiko dira gaur eta biharko meza guztiak.

Gaur arratsaldeko zazpiretan ospatuko da bezperako mezea Begoñako santutegian eta bihar goizeko seiretan lehenengoa, on Joseba Segura gotzain laguntzailea buru dala. Biharko 12etako Meza Nagusian, gotzaina on Mario Izeta izango da buru eta elizkizunean Juan Mari Aburto alkatea egongo da, besteak beste. Aurton ez da erromeriarik ezta ohiko Aurreskurik be egongo, holan ebatzi dalako osasun egoerea dala-ta. 1995etik Aurreskua dantzatzen ez dan lehenengo aldia izango da.

Gaur gotzaina Gernikan

Gernikarra da on Mario Izeta eta bertako jaietako bezpera eguneko mezatan egoten da urtero. Gaur be holan izango da arratsaldeko zazpi ta erdietan. Domekan, San Roke egunez, mezea 12:30etan izango da eta horren ostean, 13:30etan ekitaldia egingo da izurriteen zaindariaren irudia dagoan udaletxearen atari aurrean. Kandela handia piztuko da eta lora eskaintza egingo dabe bertan alkateak eta gotzainak. Hildako guztien oroimenean eta osasun arloko profesionalak hartuko dira aintzat.