Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Itxaropenez betetako alkartea sortuz” San Inazio Pastoral Barrutian

created by Kurtsoaren hasiera Eleizbarrutian |
|   Komunikazinoa

Joan dan asteburuan, Bilboko Eleizbarrutiko parrokia eta Pastoral Barrutietan (PB) hasiera emon deutse kurtsoari. San Inazio Pastoral Barrutian, esate baterako, kurtso hasierako batzar nagusia ospatu eben zapatuz, Eleizbarrutian pastoral ekiturte honetarako aukeratu dan goiburuaren luzapentzat hartu daiteken “Itxaropenez betetako alkartea sortuz” goiburuaren haritik. Nestor Aras parrokiak azaldu dauanez, “danon artean, jardunbide nagusiak zehaztu gura doguz PBan. Ondorengo hitzok hartu ziran ardaztzat: akonpainamendua – itxaropena – adorea – ausardia, pandemia aurreko itxaropen, egitasmo eta jarduerak berreskuratzeko asmoagaz”.

Bateratze-lanean jardunbide nagusiak lehenetsi ziran: konpromisoak hartu bildur barik eta prest egin; bildurtuta edo inertziagaitik parrokietara joateari itzi deutsen pertsonek alkarte bizitzara itzularazi; egoera ahulean dagozan pertsonez arduratzen diran taldeak (Caritas, Osasun Pastoraltza, Bizian gora…) sendotu; senidetasunezko lokarriak estutu alkarteko kide lez sentitzen ez doguzanakaz; alkartean otoitz egiteko topaketa barriak sustatu.

Arasen esanetan, aitatzekoa da batzar nagusian sortu dan maitasun, senidetasun eta lan giroa: “guztion onerako lan egin dogu, gogotsu eta ITXAROPENTSU, merezi dauan lez. Pastoral ekiturtean, eta eleizbarrutitik, bikaritzatik eta pastoral barrutitik aurkeztu daitezan jardueren arabera, “alkartea eratzeko” ahaleginean jarraituko dogu. Goiburu egokia da eta osatu egingo dogu”.

Batzar nagusia San Ignacio Pastoral Barrutian