Hitzarmena sinatu daben erakunde biek azaldu dabenez, laneko eremuan biderapena eta sustapena eskaintzeko helburuagaz, jarduera honeek egoera eskasean dagozan pertsonak, kasu honetan Caritasek kudeatzen dauan Gazteria eta Burujabetza arloko partaideak, bizi diran testuingurura egokituz eratzen eta garatzen dira. Lankidetza barri honi esker, hainbat tailer eskainiko jake gazteei gaztelania ikasi daien eta hizkuntza-gaitasunak hobetu daiezan. BAMek heziketa-jardueratik eratorritako antolaketa eta gastuak bere gain hartuko ditu, hau da, jarduerarako ezinbesteko lagungarriak eta ikasle bakotxaren garraio-gastuak.
Astero, taldeka banatuta, gazteak Unibertsitate Eskolara joango dira eta bertako ikasleek, gaztelaniazko eskolak emongo deutsiez. BAMeko ikasleek ilusinoz beteta hartu dabe, egitasmo hau, azken batean, gizartean eta eskolan txertatzearen inguruko ikaskuntza ederra da-eta eurentzat.