Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Irailaren 23an emongo jako hasiera ofiziala pastoral ekiturteari

created by Goazen 2020-2021 |
|   Komunikazinoa

Indarrean diran osasun-arau guztiak kontuan hartuta, datorren irailaren 23ko arratsaldeko seietatik aurrera ospatuko da Bilboko La Casilla pabiloian 2020-2021 pastoral ekiturteari hasiera emoteko ekitaldi nagusia. On Mario Izeta eleizbarrutiko gotzainaren agurraren eta pandemia aldiko otoitzaren ondoren, ekitaldi honetara konbidatutako Jose Maria Rodriguez Olaizola jesuitaren eta Eva Fernandez Ekintza Katoliko Orokorra mobimentuko presidentearen arteko solasaldia ospatuko da.

“Ardura hartu. Cuidar y confiar” goiburuaren haritik ospatuko da kurtso hasierako ekitaldia eta bertan Rodriguez Olaizola eta Eva Fernandezek hainbat gairen inguruan jardungo dabe, esate baterako: bakardadea, bildurra, dolua, langabizia pandemia aldian. Horrezaz gainera, datorren kurtsorako proposamena egingo da.

Izen-emotea partaideen kopurua kalkulatzeko: Irailaren 1etik aurrera, on-line: goazen.bizkeliza.org, edo telefonoz (94 679 00 80), 10:00etatik 13:00era.