Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ignacio Maguregui Lete hil da

created by Goian Bego! |
|   Komunikazinoa

Ignacio Maguregui Lete eleizbarrutiko abadea hil da 88 urtegaz. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar –irailak 16, eguaztena- ospatuko da Santurtziko Gorka Deuna parrokian arratsaldeko 20:00etan.

Ignacio Maguregui (Sestao, 1932-VII-31) 1959an egin zan abade Bilboko Asisko San Frantzisko parrokian. Abade egin eta lehenengo mandatua Biañezeko abade lagunkide lez bete eban 1959tik 1969ra, eta aldi horretan Karrantzako lanbide heziketarako ikastegiko irakasle izan zan. Ondoren, beste hainbat lekutan jardun eban pastoralgintzan, esate baterako: abade lagunkide Mamariga-Santurtzin (1969-719); Saldecilloko erretore (1970-71); Abaro-Portugaleteko abadeen taldeko kide (1971-76); Olabeagako parroko (1976-78); Retuerto eta El Regatoko abadeen taldeko kide (1978-81); El Regatoko parroko (1981-82); Santurtziko Maria Eleizaren Ama parrokiako abadeen taldeko kide (1982-85); Santurtziko Sta. Eulalia parrokiako abade lagunkide (1985-88); Gorka Deuna eta Sta. Eulalia parrokietako abadeen taldeko kide (1988-91); Santurtziko Gorka Deuna parrokiako parroko (1991-96). Urte sabatikoaren ostean, 1997an Portugaleteko Repelaga eta Familia Santua parrokietako abadeen taldeko kide izendatu eben eta hantxe egon izan da 2007an erretiroa hartu eban arte.

Emilio Avellanal abade lagunaren esanetan, gizon langile eta praktikoa izan zan eta “bere egintzen bitartez ezagutuko dozue” esaldia darabil Ignacio gogoratzean. Avellanalek azaltzen dauanez, Magurreguik gogotsu jardun eban bere pastoral lana garatu eban parrokietan eta adin guztietako pertsonei (ume, gazte, nagusi…) eskaini eutsen zerbitzuan. Karrantzan egon zan sasoian kooperatibismoari egin eutsan ekarpena be nabamendu dau. “Lekuan lekuko beharrizan eta egitekoez arduratzen zan eta aurkitzen eban egoerara erraz egokitzen zan”. Biak batera egon ziran Santa Eulalia patronatuan ikasten eta, gero, baita abade lez be Mamarigan eta Avellanalek adierazitakoaren arabera, “ekintzaile izan zan, taldeak eginez, e.a… Beti ebilen hara eta hona”.

Alex Alonso abadea Repelagan egon zan Maguregigaz eta esan dauanez “gogotsu eta sormen handiz jokatzen eban bere jardueretan”. Alonsok hil barri dan abadeak kultura oso gustuko ebala dino eta, hain zuzen be, zaletasun handia ebala musika eta abesbatzen arloan eta hainbat sortu ebala abade lez jardun eban lekuetan. “Ignacio gertu egoan jentearengandik eta oso langilea zan”, dino Alexek. Azken urteetan nagusien eta monjen etxeetan lagundu eban.

Goian Bego!