Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

HOACek Jesus Martinez Gordoren “Entre el Tabor y el Calvario” liburua aurkeztuko dau

created by Bihar –eguena-, 19:30etan |
|   Komunikazinoa

HOAC argitaletxeak Jesus Martinez Gordo eleizbarrutiko abade eta Espainiako Iparraldeko Teologia-fakultateko (egoitza Vitoria-Gasteizen) irakasle erretiratuaren “Entre el Tabor y el Calvario. Una espiritualidad «con carne»” liburua aurkeztuko dau. Hitzaurrea On Joan Mª Uriarte Goiricelaya Donostiako gotzain erretiratuarena da. Mª Nely Vasquez Perez teologia biblikoan doktore, irakasle eta ikertzaileak egingo dau aurkezpena bihar –urriak 14, eguena-, 19:30etan eta zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honetan.

On Joan Maria Uriarte gotzainak liburuaren hitzaurrean nabarmentzen dauanez, liburuan “teologia mobimentuan” ikusi daiteke eta bakarrik gogoetaren azken emaitza aurkeztu ordez, “bere ibilbidean –urteen buruan- emon dituan urratsak, irakaspenak, pertzepzioak –zuzendu dituanak- eransten deutsoz emaitza honi. Ez da teologia estatikoa, dinamikoa baino”.

Uriarteren esanetan, idazkian “kristautasunak izan dituan eta izaten dituan desbideratze eta arriskuak” be aitatu ditu autokritika eginez, behin baino gehiagotan “hiru mendietako” bat larregi nabarmendu daualako edo sustraitik gaitzetsi mobimenturen bat, burutu bakotzat edo desbideratutzat jo izanagaitik, “nahiz eta egiatik be izan”. Horreez egiten dauan bereizketa kritikoak, gainera, ez ei dau “eurotatik jaso beharko geunken ohar egokiren bat edo beste onartzen uzten”.

Jesus Martinez Gordok hainbat liburu argitaratu dau, besteak beste: La cristología de Joseph Ratzinger-Benedicto XVI a la luz de su biografía teológica, Bartzelona, Cristianisme i Justícia, 2008; Cómo hablar hoy de conciencia y magisterio moral, Bilbao, ETPI-DDB, 2010; Verdad y revelación cristiana. La teología fundamental veritativa en la modernidad, Vitoria-Gasteiz, ESET, 2011; ¿Es Dios una proyección? Bilbao, IDTP-DDB, 2014; La conversión del papado y la reforma de la Curia vaticana, Madril, PPC, 2014; Estuve divorciado y me acogisteis, Madril, PPC, 2016; Ateos y creyentes. Qué decimos cuando decimos «Dios», PPC, Madril, 2019.