Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Helduen katekesirako lagungarri barriak argitaratu dira

|   Komunikazinoa

Elizbarrutien arteko alkarlanaren emaitza lez, Iruña eta Tutera, Bilbao, Donostia eta Gasteizko Elizbarrutiek eginda, helduen katekesirako lagungarrien lau aleetako bi argitaratu barri dabez. PPC argitaletxea da argitaraldi honen arduraduna eta hizkera hispaniarreko herrialdeetan banatuko ditu liburuak.

Katekesian adituak diran hamar lagunen lau urteko lanaren frutua da lan hau; Bilboko elizbarrutiko ordezkariak Lontzo Zugazaga, Vicente Pedrosa eta José Manuen Antón izan dira. Bikoitzak izango diran –ekintzailearentzako gida ere jasotzen dabelako- gainerako ale biak argitaletxearen esku dagoz dagoeneko eta datorren urteko urrian argitaratuko ditu.

Lehenengo aleak –“Jainko biziaren bila”- 160 orrialde ditu eta fedetik aldenduta egon arren, euren buruari itaunak egiten deutsezan gizon eta emakumeei zuzenduta dago. 130 orrialdeko laugarren alea ere salgai dago lehenengoaz batera, eta pertsona heldu fededun eta praktikanteei zuzenduta dago. “Egitasmoaren giltzarriak” deritzan alea ere argitaratu izan da, kristau sarbideko helduen katekesirako ibilbide osoaren azalpenekin.