Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Hautsaren ezarpena pandemia aldian

created by Oharra Hausterre egunari buruz |
|   Komunikazinoa

Jainkozko Gurtzarako eta Sakramentuen Diziplinarako Kongregazinoak oharra kaleratu eban atzo, pandemiak jotako urte honetan hautsa ezartzearen inguruan. Jarraibideak eskaintzen dira Hausterre egunez, otsailak 17, fededun eta abadeen segurtasuna bermatze aldera, zelan jardun esateko.

Hauxe dino oharrak: “Hautsa bedeinkatzeko otoitza egin eta, ezer esan barik, ur bedeinkatuaz ihinztatu ondoren, abadeak behin esango dau batutako guztientzat Erromako Meza liburuko formula: «Bihotz-barritu zaiteze eta sinistu Barri Ona», edo: «Gogoratu hauts zarala eta hauts bihurtuko zarala».

Ondoren, abadeak eskuak garbituko ditu eta maskara jarriko dau sudur eta ahoa babesteko eta hautsa ezarriko deutse hurreratzen jakozanei edo, egokitzat jo ezkero, euren lekuetan zutik dagozanengana joango da. Abadeak hautsa hartu eta lagun bakotxaren buru gainera jausten itziko deutso, ezer esan barik”.