Aita Santuaren ardurapeko Misiolari Egintzak (OMP) dalakoa da Eleizaren bitarteko ofiziala Misinoko Lurraldeei eutsi ahal izateko. Erakunde hau osatzen daben lau egintzetako batek, “Haur Misiolarien Egintza” deitutakoak, antolatzen dau datorren domekako kanpaina. 1843etik aurrera –Haurren Eskubideen Genevako Adierazpena baino 80 urte aurretik- dihardu umeez arduratzen. Egunaren inguruan gehiago jakiteko, hemen.
Eguraldiaren eraginez, bertan behera geratu da, Haur Misiolarien egunez, On Joseba Segura buru zala, Madrilen ospatzekotan ziran meza
Bilboko Eleizbarrutiko gotzain administratzailea Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Gotzain Batzordeko kide da eta hori dala-eta, bigarren urtez jarraian, datorren domekaz, Haur Misiolarien egunari lotutako Eukaristian buru izatekotan zan eta Edith Stein Madrileko ikastetxeko kaperan goizeko 10:30etan ospatuko zan Meza hori zuzenean emotekotan ziran RTVEko 2. Katetik. Azkenean, eguraldi txarraren eraginez Madrileko kaleetan sortu diran arazoak dirala-eta, meza hori bertan behera geratu da, pilatutako edurrak emonaldirako ezinbesteko diran aparatuak daroiezan kamioiak ezin diralako ikastetxera heldu. Horregaitik, meza Bartzelonatik emongo dabe, ordu berean, beste norbait buru dala eta, kasu honetan be TVEko 2. Katetik zuzenean eskainiko da.
Hamar gazte Iparralde-Hegoaldea ikastaroan
Urrian emon eutsen hasiera Bizkaian Iparralde-hegoaldea ikastaroari, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren, Eleizbarrutietako Misinoen eta Bizkaiko Caritasen eskutik. Hamar neska eta mutilek Misinoaren inguruko hainbat alderdiri buruz gogoeta egiten dihardue, etorkizunean misinoei lotutako konpromisoren bat hartzeko gauza izateko. Ikastaroko partaideok Bizkaiko lau muturretatik –eta baita Gasteizetik be- datoz eta Julio Cuadra eta Maite Valdiviesok laguntzen deutsie. Erreportajea osorik ‘Comunicación / Alkarren Barri’ aldizkariaren urtarrileko alean.