Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Hainbat kristau sinismenetako ordezkarien batzarra Begoñan

created by On Joseba Segura gotzain laguntzaileagaz |
|   Komunikazinoa

Gaur eguerdian, hainbat kristau sinismenetako ordezkariak batzartu dira ekumenismo eta erlijinoen arteko hartu-emonerako Bilboko Eleizbarrutiko ordezkaritzaren eskutik. Urtero ospatzen da topaketa hau eta aurton honeek parte hartu dabe: On Joseba Segura gotzain laguntzaileak, Miguel Angel Esnaola Eleizbarrutian arlo honetan ardura dauana eta Espainiako Erakunde Erlijioso Ebanjelikoen Federazinoko eta Eleiza anglikano eta ortodoxoko ordezkariek.

Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea urtarrilean ospatzen bada be, urtean zehar hainbat jarduera egiten da kristau sinismen desbardinetako artzainakaz batera. On Joseba Segura gotzain laguntzailea lehenengo aldiz taldean zala ospatu dan gaurko batzarrean kristau alkarteen eguneroko bizitzako hainbat gorabehera batera jarri eta aztertu dabe.

Eleizen arteko lankidetza

Bilboko Eleizbarrutian ohikoa da kristau eleiza desbardinen arteko lankidetza. Azken urteotan, esate baterako, hainbat tenplu emon jakez lagapenean errumaniar ortodoxoei bertan euren kultua ospatu daien.

Batzartu aurretik