Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Hainbat jarduera Eleizbarrutietako Misinoen eskutik Hilebete Misiolarirako

created by (EHM) urrian |
|   Komunikazinoa

Frantzisko Aita Santuak Ezohiko Hilebete Misiolaria (EHM) deitu dau Eleiza osoan datorren urrirako. Honegaz batera ospatuko da, gainera, Amazonasen inguruko Sinodoa. Guzti hau dala-eta, Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak egitarau zabala prestatu dau. Hona hemen jarduerak:

ALEJANDRO LABAKA ETA INES ARANGORI BURUZKO “KULTUREN ARTEKO ZUBIA” ERAKUSKETA (KAPUTXINOAK). Urriaren 1etik 13ra, Bilboko Deustuko Unibersidadeko klaustroan (bisita gidatuak egiteko aukera).

OTOITZALDIAK:

Urriak 1: Otoitzaldia klausurako komentuetan EHMari hasiera emoteko; aste osoan edo urrian zehar.

Urriak 6: Eukaristia Bilboko katedralean (12:00) (bialketaren ospakizuna EHMaren hasieran), On Mario Izeta Bilboko gotzaina buru dala.

EMONALDIA ETA MAHAI-INGURUA

Urriak 10, Deustuko Unibersidadean (18:30): “La vida en la Amazonía” dokumentalaren emonaldia eta ondoren (19:00) mahai-ingurua Alejandro eta Inesen misiolari mezuaren gaurkotasunari buruz: Presentzia, akonpainamendua eta behartsuenen aldeko konpromisoa eta lurraren zainketa. Partaideak: Patxi Alvarez de los Mozos jesuita; Miguel Angel Cabodevilla misiolari kaputxinoa eta Lily Calderon REPAMeko kide eta pastoral eragilea. Isabel Matilla misiolariak jardungo dau moderatzaile lanetan.

HEZIKETA

Urriak 19: “Zoaze eta iragarri. Ad gentes misinoa gaur” heiketa-jardunaldia. Berrizko Mesedetakoakaz koordinatuta, Barnezabalen (Berriz) (10:00-17:30). Pilar Benavente misiolaria izango da bertan.

KONTZERTUA

Urriak 26. Bilboko Abandoko San Bizente parrokia (19:00). Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) abesbatza.

BERBALDIA

Azaroak 6 eta 7, Barrian (Plaza Barria, 4). Hilaren 6an, 17:30etan eta hilaren 7an, 10:30etan.

Jose Alberto Jimenez Ekuadoreko Aguaricoko Bikaritza barrutio gotzaina, Amazonasen inguruko sinodoari buruz: “Amazonaseko sinodoa, garrantzizkoa lurralderako eta mundu osorako” (Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuagaz –ETPI- koordinatuta).