Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gure Eleizbarrutiko 200 gazte baino gehiago `Eleizea alkarrizketan´ ekimenean

created by Gazteen Sinodoari begira |
|   Komunikazinoa

Datorren udazkenean ospatuko dan Gotzainen Sinodoak gazteengan jarriko dau arreta eta Frantzisko Aita Santuak jarduerak eta denporak prestatzeko eskatzen dau, gazteek Eleizari zer esan gura deutsen entzuteko. Horretarako sortu da “Eleiza alkarrizketan” ekimena, 16 eta 29 urte bitarteko gazteakaz Sinodoak aurkezten dituan gaien inguruan alkarrizketan jarduteko eremuak sortzeko.

Gure Eleizbarrutian gazteen 23 talde eratu dira ‘Eleiza alkarrizketan’ ekimenari erantzunez. Hainbat jatorritako –erreferentzia taldeak, parrokiak, mobimentuak, eskautak, e.a..- 220 lagun inguru dira gazteek osatzen dabez aitatutako taldeok. Epea zabalik dago eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritza arduratuko da ahalik eta ekarpen gehien eta anitzenak kudeatzen eta batzen.

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako arduradun eta ekimenaren sustatzaileen esanetan, “Aita Santuak planteamentu garbia egiten dau: gazteei hitza emoteko gauza izan gaitezala, euren kezkak, arazoak eta ilusinoak jasoteko eta, holan, eurei erantzunak emoteko, lagun egiteko eta Barri Onaren poztasuna agertzera emoteko”.

Bategiteari dagokion balioa emon gura deutso Frantzisko Aita Santuak bere pastoral proposamenean. Bat egitearen kultura sortu beharra dagoala dino. Egitasmo honek “bat egitea ahalbideratu gura dau, alkarrenganako errespetua eta autortza suspertuz eta pentsamolde guztiei lekua eginez”.

Gazteak Vatikanoko San Pedro plazan