Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gotzainen Batzarreko Idazkari Nagusiaren gogoetak bihurtze ekologikoaren alde

created by On Luis Arguello gotzainaren berbaldia ministerio ordenatuari |
|   Komunikazinoa

On Luis Arguello Valladolideko gotzain laguntzaile eta Gotzainen Batzarreko idazkari nagusiak Bilboko Eleizbarrutiko abade eta diakonoen aurrean jardun eban atzo, “Ekologia, ebanjelizazinoa eta ministerio ordenatua” gaiaren inguruan. Laudato si agiria izan eban gogoan eta baita aita santuak ikuspuntu ekologikotik eta osoko bihurtzeari begira, hau da, “senidetasunari, justiziari, gizon eta emakume bakotxaren duintasunari” begira, fedetik egiten dituan proposamenak be.

Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuagaz batera, antolatu dauan VI. jardunaldiaren barruan eskaini eban berbaldi hori.