Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gotzainen Batzarreko Idazkari Nagusiaren berbaldia bihar, Bilbon

created by Eleizbarrutiko abade eta diakonoei zuzenduta |
|   Komunikazinoa

Bihar, otsailak 18, Ministerio Ordenatuaren VI. jardunaldia ospatuko da arlo horretaz arduratzen dan Idazkaritzaren eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren eskutik. Aurton, Mons. Luis Arguello Gotzainen Batzarreko Idazkari Nagusi eta bozeroale eta Valladolideko gotzain laguntzaileak jardungo dau abade eta diakonoen aurrean. Pandemiaren eraginez, aurtengo ekitaldian berbaldia eta ondorengo solasaldia baino ez dira ospatuko. Lagun arteko tartea gorde ahal izateko, jardunaldia Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko da goizeko 10:30etan. Ezinbestekoa da partaidetza egiaztatzea, idtp@idtp.org helbidera bialduz.

Gotzainak “bihurtze ekologikoa, ebanjelizazinoa eta ministerio ordenatua” gaiaren inguruan jardungo dau. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan amaituko da eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzailea.

Mons. Luis Arguello