Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gotzaina izango da buru bihar alkarte afrikarraren kurtsoko lehenengo ospakizunean

created by San Anton eleizan, arratsaldeko bostetan |
|   Komunikazinoa

Bihar –irailak 6, domeka-, Bizkaiko alkarte afrikarrak kurtsoko lehenengo ospakizuna izango dau arratsaldeko bostetan. Biharko ospakizunean aldi barriari ekingo deutse eta Bilboko San Anton parrokia eta Agustin Podka abadea izango dabez erreferentziatzat alkarte horretako kideek. Kurtsoko lehenengo eleizkizun horretan, On Mario Izeta eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Eukaristian.

Pastoral ekiturte osoan egingo dabe ospakizuna hilean behin Bilboko San Anton parrokian arratsaldeko bostetan. Honeen dira egunak: urriak 4, azaroak 1, abenduak 20, urtarrilak 3, otsailak 7, martxoak 7, apirilak 11, maiatzak 2 eta ekainak 6.

Afrikar alkartearen lantaldea 2018an eratu zan. Gehiago jakiteko. Hemen.

San Anton eleizan alkartuko dira