Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gotzain laguntzailea, Santa Klara eguna ospatzen Gernikan

created by Gaur, arratsaldeko zazpiretan |
|   Komunikazinoa

Gaur, abuztuaren 11a, Santa Klara eguna ospatzen da. Gure elizbarrutian dagozan klaratarrek, beraz, euren zaindariaren eguna modu berezian gogoratuko dabe. Gernikan adibidez, arratsaldeko zazpiretan ospatuko dan mezatan on Joseba Segura gotzain laguntzailea egongo da. Beragaz batera, meza lagun, Bermeoko eta Foruko hainbat frantziskotar izango dira. Horrez ganera, Gernikaldean dagozan hiru abadeak be egongo dira ospakizunean. Eliztar ugari itxaroten da, monjak oso maitatuak dira herrian eta. Izan be 400 urte bete dira ordena herrian dagoanetik.

Albiste honegaz batera, Artebakarrako komentura profesa modura sartu dan azken emakumeari egindako alkarrizketea argitaratu dogu.

Bizkaiko klaratarren beste komentuetan, Durangon eta Derioko Artebakarran be ospakizunak izango dabez. Durangon goizeko bederatziretan hasiko da ospakizuna. Ohikoa danez bedeinkatutako ogitxoak banatuko dabez bertaratutakoen artean. Derioko Artebakarra komentuan goizeko hamarretan izango da mezea. Han izango da monastegira sartu dan azken monja gaia, Sandra del Río be.

Santa Klararen irudia Gernikako Santa Klara elizan