Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gotzain laguntzailea izango da buru kurtsoko lehenengo Meza latinoamerikarrean

created by Etorkin eta Errefuxiatuaren aldeko Munduko Eguna |
|   Komunikazinoa

Alkarte latinoamerikarrak kurtso osorako hitzordua dau: hilaren azken domekaz Eukaristia ospatuko da San Luis Beltran parrokian (Torre Urizar, 26. Bilbao), arratsaldeko bostak eta erdietan. “Badozu lekua. Asko eta asko etorri da, baina zeuretzat be bada deia”, goiburua ardaztzat hartuta, bihar –irailak 27, domeka- ospatuko da kurtsoko lehenengo meza latinoamerikarra eta bertan, besteak beste, alkarte afrikarrak, txinatarrak, latinoamerikarrak eta kulturarteko taldeek parte hartuko dabe. On Joseba Segura gotzain laguntzailea buru dala ospatuko da eta bihar ospatuko dan Migrazinoen Munduko eguna gogoan izango dabe. Gehiago jakiteko, hemen.

Johnny Vargas eleizbarrutiko abadeak ospakizuna prestatzen laguntzen deutsan taldeagaz batera sustatzen eta koordinatzen dauan ospakizuna ondorengo egun honeetan egingo da: irailaren 27an, urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an, urtarrilaren 31n, otsailaren 28an, apirilaren 25ean, maiatzaren 30ean eta ekainaren 13an.

Meza afrikarra eta txinatarra

Beste alde batetik, irailaren 6an –domeka- ospatu zan Bizkaiko afrikar alkartearen kurtsoko lehenengo Eukaristia. Alkarte honek aldi barriari ekin eutsan Bilboko San Anton parrokia erreferentziatzat hartuz eta Agustin Podka abadea alkarte horren arduradun izendatuz.

Ospakizunak hilean behin egingo dira Bilboko San Anton parrokian, arratsaldeko bostetan. Hona hemen hurrengo egunak: urriaren 4a, azaroaren 1a, abenduaren 20a, urtarrilaren 3a, otsailaren 7a, martxoaren 7a, apirilaren 11, maiatzaren 2a eta ekainaren 6a.

Gainera, txinatar alkarteak irailetik ekainera domekero ospatzen dau eukaristia arratsaldeko bostak eta erdietan Begoñako Kurutzea parrokian.