Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gotzain laguntzailea, Eleizbarrutiak Lurralde Santura egingo dauan lehenengo erromesaldian

|   Komunikazinoa

Abenduaren 3tik 10era ospatuko da Bilboko Eleizbarrutiak Lurralde Santura egingo dauan lehenengo erromesaldia eta, aldi berean, On Joseba Segura gotzain laguntzailea lehenengo aldiz joango da hara, hain zuzen be, gotzain egin dan urean. Honako bidaia hau lehenengo aldiz egingo da Eleizbarruti lez, eta aurrerantzean ohiko bihurtu gura da, urtero, sasoi horretan erromesaldia eginez.

Eleizbarrutiko makina bat parrokiak, ordena erlijiosok eta erakundek antolatzen ditu erromesaldiak Lurralde Santura, baina parrokiarik txikienen eta beste hainbaten eskariari erantzunez, Eleizbarrutiak bidaia hau antolatu dau eta osatu daiten taldea abenduaren 3an abiatuko da Lurralde Santurantz Bilbotik. Eta astebete inguruz (abenduak 3-10), egunero ospatuko da Eukaristia eta kristautasunaren sorlekuko lekurik esanguratsuenak bisitatuko dira.

Eleizbarrutiko erromesaldi hau antolatzean, ahalegin handia egin da prezioa adostu eta ahalik eta lagun gehienei eskuragarri jarteko: 1.495 euro laguneko (gela bikotxean), gehigarria ordaindu eta banako gela izateko aukeragaz. Prezioak barne hartzen ditu: hegaldiak, Eukaristia ospakizunak egunero, mantenu osoa, 3*eko hotelak, sarrerak, bisitak, gidari frantziskotarra, joan-etorriak autobusez, txangoak, tasak, … Gehiago jakiteko, erreserba egieko edo datu guztiak jasoten dituan liburuxka eskuratzeko, Bilboko Gotzaitegira deitu eta Susana Mediavillagaz hartu-emonean jarri behar da, 94 466 79 79 telefonora deituz edo smediavilla@bizkeliza.org helbidera mezua bialduz. Izena emoteko azken eguna urriaren 11 da (leku mugatuak).

Jerusalem. Walkerssken argazkia Pixabayn