Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gotzain Kontseiluaren kurtsoko lehenengo batzarra

created by Reunión de los obispos y los vicarios territoriales |
|   Komunikazinoa

Gaur –irailak 15, martitzena-, Eleizbarrutiko Gotzain Kontseiluak 2020-2021 kurtsoko lehenengo batzarra ospatuko dau. Bertan izango dira, On Mario Izeta eleizbarrutiko gotzaina, On Joseba Segura gotzain laguntzailea, Felix Alonso bikario nagusia, Jose Agustin Maiz, Anton Rey, Kerman Lopez eta Inazio Fernandez lurraldeetako bikarioak eta Juan Manuel Seco Eleizbarrutiko idazkari nagusia.

Udaldiaren ostean, hauxe izango da azken hilebeteotan bizi doguzan osasun inguruabarrek goitik behera markatuko daben pastoral ekiturten hasieran Gotzain Kontseiluak ospatuko dauan lehenengo batzarra. Besteak beste, datorren astean ospatuko dan “Goazen!” kurtso hasierako ekitaldia, urteko programazinoa, datozan hilebeteetarako jarduera nagusiak, izendapenak, e.a., landuko dabez.

On Mario Izeta Bilboko gotzaina eta On Joseba Segura gotzain laguntzailea, pandemian hildakoen aldeko mezan