Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gora egin dau kristau sarbideari ekiten edo berrekiten deutsenen kopuruak

created by Abian da barriro be Kristau Sarbidea |
|   Komunikazinoa

Joan dan irailean abian jarri ondoren, aldi eta ibilpide desbardinetan dagozan kristau sarbideko taldeak batzarrak egiten dihardue barriro be Pastoral Barrutietan (PB). Nabarmentzekoa da gora egin dauala kristau sarbideari ekin edo berrekin deutsen helduen kopuruak gora egin dauala. Holan, aurreko kursoan, hainbat parrokia eta Pastoral Barrutitan, inguruabar desbardinetatik fede esperientziara hurreratu diran gizon eta emakume helduen bateo eta sendotzak ospatu ziran. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak lagungarriak prestatzen dihardu, helduen ibilpide honeetan lagun egiteko.

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak Kristau Sarbidearen Direktorioa Eleizbarrutian ezartzen dihardu eta, horregaz batera, era bateko eta besteko ibilpideak barritzen. Honen haritik, joan dan kursoan kristau sarbideko haurtzaroko aldiari buruzko tailerra eta familia katekesiaren hainbat esparientzia garatu zan eta aurton jarraipena emon gura jako lan horri, Direktorioaren argitan, kristau sarbideko aldi honetako helburu eta gaiak aztertuko dituan batzordean. Bateo ostetik sei urtera arte doan aldian lagun egiteko lagungarriak be prestatzen ari dira umeentzat zein euren gurasoentzat.

Nerabezaro aurreko aldirako prestatu dabez dagoeneko jarraibide batzuk aldi honetako helburu eta gaiak zehazteko eta lan bera egiten dihardue nerabezaro eta gaztaroko aldietarako.

Kursoaren hasiera familia katekesian, Muskizen