Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Goazen 2020’: 10 izenburu eta irudi

|   Komunikazinoa

2020-2021 pastoral ekiturteari hasiera emon eutsan ekitaldia hamar irudi eta izenburutan laburtuko dogu. Jose Maria Rodriguez Olaizola jesuita eta teologoak eta Eva Fernandez Ekintza Katoliko Orokorra mobimentuko presidenteak esandakotik ataratako esaldiak dira, hain zuzen be. On Mario Izeta gotzainak dei egin eban, urte hain berezi honetan “itsas zabalera jo” daigun eta gogoan izan ebazan pandemiaren eraginez hildako pertsona guztiak, lana galdu dabenak eta etorkizuna zalantzaz eta kezkaz beteta ikusten dabenak. Ekitaldiaren amaieran, On Joseba Segura gotzain laguntzaileak 2020-2021 kurtsoan erakunde eta lurraldeetan landuko dan materiala aurkeztu eban.

1. "Ikusten ez dan lanaren balioaz jabetu naz, atzean dagozan eta ezinbesteko diran gauzen balioaz”. Eva Fernandez

2. "Bat-batean, alderdi finitua antzeman dogu. Heriotza beilatokietan ezkutatzetik begien aurrean izatera igaro gara”. J. M. Rodriguez Olaizola

3. "Menderaezintzat geunkan geure burua eta atsekabe eta sufrimentua beti izan dira gure artean, nahiz eta guk ez ikusiarena egin”. Eva Fernández

4. “Kontua ez da dominak ipintea, buru-estimua jaistea baino”. J. M. Rodriguez Olaizola

5. "Ona da hauskorrak garala ikustea eta garrantzitsua da bestei euren sufrimentuan lagun egitea eta babestea". Eva Fernandez

6. "Genkiana baino askoz aberatsagoak ginan eta horretaz konturatu be ez ginan egiten”. J. M. Rodriguez Olaizola

7. "Primerako aukera da Eleiza lez gure eremu erosotik atara gaitezan". Eva Fernandez

8. "Bizitzaren zentzuna, maitasuna dala ikusi dogu". J. M. Rodriguez Olaizola

9. "Eskertu, hartu-emona izan eta banatu, horra hor Eleizaren egitekoak aldi honetarako". J. M. Rodriguez Olaizola

10. "Jainkoak ez deusku iruzur egin. Betidanik dakigu bizitza hauxe dana. Hauxe da askoren normaltasuna bere bizitza osoan". J. M. Rodriguez Olaizola