Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gizarte sareetan eskuen siluetak ageri dira, badakizu ze esan gura daben?

|   Komunikazinoa

Zabalik dagozan esku horreetan, ikasleek, familiek eta kristau alkarteetako kideek euren konpromiso zehatzak idatzi dabez datorren domekaz ospatuko dan Pobreen Munduko Egunari begira. Aurton, bizi dogun osasun krisiaren eraginez, Bizkaiko Eleizak egun horren inguruan egin izan dauan Zeinu Publikoa beste era batera gauzatuko da. Gizarte sareez baliatuz eta #Emonbostekoajmp2020 etiketa erabiliz, konprometitutako esku horreek kateatuko dira. Egun bateko soldata behartsuei laguntzeko emotea be proposatzen da. Parrokia edo pastoral barruti bakotxak aurkeztuko deutso proposamena eta dohaintzak batuko ditu.

Arratian alkartasunaren tranbiak bihar urtengo dau.

Datorren asteburuan, hainbat mural osatuko da Bizkaiko parrokietan behartsuenei laguntzeko konpromiso zehatzak jasoten dabezan eskuez osatua. Jarduera horrez gainera, beste ekimen bat be sustatu gura da Eleizbarrutian: egun bateko soldata emon eta lekuan lekuko arduradunek erabagitako gizataldeen esku itzi.

Emon bostekoa-Tiende la mano al pobre

Goiburu horren bitartez, eta aita santuaren deiari erantzunez, bostekoa emotera bultzatu gura da jentea, ahulenen zama arintzeko.

Arratiako tranbiak ordutegia eta ibilbidea aldatu ditu Pobreen Munduko Egunari begira Arratian bihar egingo daben ekitaldiak aldaketa batzuk izango dauz osasun krisia dala eta. Bihar, hilak 14, Arratiara itzuliko da tranbia. Tranbia solidarioa. Arratiara heltzeko ospakizuna sinplifikatu egin da. Tranbia ez da herrietan geldituko eta Zeanurira 12: 00etan helduko da, Andra Mari parrokiara. Aforo mugatuagaz eta osasun neurri zorrotzak jagonda, kt familiak eta gura dabenak, Zeanuriko bizilagunak eta inguruko herrietakoak baino ez, zozketaren lekuko izango dira. Batutako diru hori Caritas Arratiaren bitartez, Areatzako Bakearen Etxea etxebakoei harrera egiteko proiektuaren alde erabiliko da. Ez dabe Olatz & Estik kantatuko, ezta bertsolariek ere. "Ezusteko politen bat be egongo da", antolatzaileen esanetan.

San Felix eleizbarrutiko ikastetxeko kideen konpromisoak