Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Gizarte bakartzea pandemiaren aurretik da arazo kezkagarria”

created by Imanol Zuberoren berbaldia “Adiskide eta senide. Comunidades acogedoras” ekimenaren barruan |
|   Komunikazinoa

Gaur, otsailak 22, “Adiskide eta senide. Comunidades acogedoras” Garizuma aldiko kanpainaren barruan eskainiko diran hiru berbaldi birtualen artean lehenengoa eskaintzen da. Imanol Zubero soziologo eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasleak nabarmentzen dauanez, ezinbestekoa da alkarte abegitsu izatea eta hori lortzeko hainbat aukera eskaintzen dau. Alkartean batasuna nagusituko da eta, horrezaz gainera, alkarte barneratzaile izan behar dau, hori da funtsezkoa. Zuberok bere ikuspuntutik “funtsezkoa” dan arazoa azpimarratzen dau, hau da, “gizarte alderdia gauzatu, sentotu eta dastatu” ahal izateko baldintza gero eta eskasagoak doguzala. Berbaldia osorik entzuteko, irudian klik egin edo eleizbarrutiaren youtube kanalera jo zeinke. Berbaldia eta materialak hemen: zuzenean.bizkeliza.net/comunidadesacogedoras/charlas-cuaresmales/

Joan dan eguaztenez –otsailak 17, Hausterre eguna- jarri zan martxan ekimen hau Eleizbarrutian. Dei egiten jake eleiztar guztiei adiskide eta senidez osatutako alkarte abegitsu izateari begira bidea egin daien. Lagungarriak eskuragarri jarri ziran eta horreei eransteko online berbaldiok eskainiko dira gaurtik aurrera, gizarte, karidade eta misiolari konpromisoa lantzeko eta guzti horretan sakontzeko.

Imanol Zuberoren gogoeta barruratu ondoren, gaiaren inguruan bakarka edo taldean gogoeta egiteko eskatzen dau Eleizbarrutiak.

Hurrengo berbaldiak

Datorren martxoaren 1ean, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzailearen berbaldia aurkeztuko da eta bertan, Fratelli tutti entziklikaren haritik, Garizuma aldirako bost proposamen egingo ditu. Azken grabazinoan –martxoaren 15ean aurkeztuko da-, alkarte abegitsu izatearen esperientzia zehatzak jasoko ditu. Radio Popular – Herri Irratiak honako honeek be eskainiko ditu, martxoaren 5ean eta 18an, biak ala biak arratsaldeko 16:00etan.

Imanol Zubero berbaldian