Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gizakia Helbururen aldarrikapena: “besarkada-zaletasuna” biztu

created by Lau mila lagunetik gora artatu ebezan 2017an |
|   Komunikazinoa

Asteburu honetan ospatuko da Eleizbarrutian ‘Gizakia Helburu Bizkaiaren’ aldeko eguna. Gizakia Fundazinoak “besarkada-zaletasuna” goiburua aukeratu dau ekitaldi honetarako. Besarkadak, harrera erara, akonpainamentu erara, gizarteratze erara. Fundazinoak “besarkada izan gura dau mendekotasunen baten eraginez itxaropena galdu daben personentzat”, hau da bere zerbitzuak “euren autoestimua gehituko dauan, euren estutasunari aurre egingo deutsen eta une txarretan maitasun eta babesaren erakusle izango dan besarkada bihurtu” gura ditu.

‘Gizakia Fundainoa’ Bilboko Eleizbarrutiak sustatzen dauan gizarte erakundea da eta zailtasunak dabezanei laguntzeko konpromisoa dau, euren ahaleginaren eta Gizakiaren laguntza profesionalaren bidez, gainditu daiezan euren familia eta gizarte inguruan garatzen dan egitasmoaz baliatuz. 2017an 4.800 lagun baino gehiago artatu ebezan, 16 egitarau izan ebezan martxan eta 2.837.000 euro inbertitu ebezan gizarte esku-hartzean, eta guztia 1.232 personen (profesional eta boluntarioak) laguntzagaz.

Luis Guitarra

Azaroaren 10ean, zapatuz, Luis Guitarra kantautoreak eta Carmen Sara kontalariak musika zaporeko eta literaturaren usain gozoko saioa eskainiko dabe: “arima esnatzeko kontaketa eta kantuak”. Arrupe etxeko areto nagusian (Aita Lojendio, 2. Corte Inglesen ondoan), arratsaldeko seietan egingo dan saioa ‘Gizakia Fundazinoaren’ alde izango da eta sarrera doan da, leku guztiak bete arte.

Gizakia Helburu 2018