Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Gizakia helburuk’ urtean 5.000 lagun ingururi eskaintzen deutso arreta

created by Eleizbarrutiko erakundearen aldeko eguna asteburuan |
|   Komunikazinoa

Bilboko Eleizbarrutiak orain dala 35 urte martxan jarri eban ‘Gizakia helburu Bizkaia’ erakundea, Estibaliz Barron Gizakia fundazinoko zuzendariak azaltzen dauanez, “mendetasunen eraginez euren bizitzak suntsitzen ebezan senide eta lagun maiteen atsekabearen aurrean besoa besoaren gainean geratzerik gura ez eben familia eta adiskideei erantzuteko”. Egunaren aurkezpenean adierazo dauanez, “urtero hobetzen saiatzen gara eskura doguzan bitarteko guztiak zulo baltzean dagozan pertsona horreei eta eurek zulo horretara bultzatzen dabezanei bertatik urteten laguntzeko”.

Urtero 5.000 lagun ingururi esaintzen deutsez tratamentuak, heziketa, lanerako bidea eta arriskuan dagozan gaztetxo eta gazteen prebentzinoan aritzen dira, baina, Estibaliz Barronen esanetan, “beharbada, eskaintzen dogun zerbitzurik garrantzitsuena, itxaropenari eustea da, hau da, gura dauanak mendekotasunak gainditu daikezala eta tunelaren azkenean itxaropena dagoala ikusaraztea”. Eta horri lotuta dago, hain zuzen be, aurtengo jardunaldirako goiburua: “Itxaropenari eutsiz pandemia aldian”.

Barronek Frantzisko Aita Santuak kaleratu barri dauan Fratelli Tutti entziklikan itxaropenari eutsi egin behar deutsagula esanez idatzi dauan zerbait nabarmendu gura izan dau: “itxaropena, kementsua da. Norbere erosotasunetik, zerumuga estutzen daben segurtasun txikietatik eta ordainetatik harago begiratzen daki, bizitza eder eta duinagoa egiten daben ideal handietara zabaltzeko”. Gizakia Fundazinoko zuzendariak azaltzen dauanez, pandemiak ekarri dituan zailtasunak handiak izan badira be, batez be, hartzaileak zuzenean artatzeko, Frantzisko Aita Santuaren mezua eurenganatu dabe, “akonpainamentua eskaintzean bide barriak arakatuz eta garatuz, laguntza behar dauan inor laguntza barik geratu ez daiten. Arreta bideokonferentzien, unitate mugikorren gidez, gertutasunezko arreta, segurtasun-neurriak zuzeneko kontaktu hori ezinbestekoa danean. Ohiko jardunbideetatik atara eta pandemia aldian be itxaropenari eutsiz”.

Gizakia Fundazinoaren aldeko kontzertua

Azaroaren 28an, ‘Fair Saturday’ jaialdiaren barruan, Iralabarriko San Antonio abesbatzak kontzertua eskainiko dau Gizakia Fundazinoaren alde, Abandoko San Bizente eleizan (Albia lorategiak, Bilbao), 19:00etan.

Hona hemen kontu-zenbakiak, Gizakia Helbururen eta Gizakia Fundazinoaren aldeko dohaintzak egiteko:

LABORAL KUTXA 3035 0057 94 0570701251
KUTXABANK 2095 0355 71 5060008326
BBVA 0182 1290 38 0012623637
CAJA RURAL DE NAVARRA 3008 0267 19 3739810525