Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Gazte Role Model’, arlo profesional eta gizatarrean eredugarri izateagaitik

created by Atzo jaso eben saria Garbiñe Mendizabal eta Matilde Elexpuruk |
|   Komunikazinoa

Begoñazpi eleizbarrutiko ikastolak hamargarren urtez jarraian antolatu dituan ‘Gazte Role Model’ sarien banaketan, bardintasuna, talde-lana, alkartasuna, adore eta etorkizuna berbak entzun ziran. Behin baino gehiagotan entzun zan, gainera, balioen kontua. Angel Mari Unzueta bikario nagusiak Biblia aitatu eban: “emakume sendoa, nork aurkituko?”, eta epaimahaiak ekitaldi honetan, beste hainbaten lez, euren “adore eta sendotasunagaitik” nabarmentzen diran emakume bi aurkitu dituala aitatu eban.

Sarituak hunkituta agertu ziran, euren ustez talde-lanaren emaitza dan eginkizunagaitik jasotako autormenagaitik. Garbiñe Mendizabalek etxean behin eta barriro entzun eban eta bere ibilpidea markatu dauan esaldia gogoratu eban umorez: “zuk gorantz egin, beherantz bialduko zaitue-eta nahi barik be”. Matilde Elexpuruk, bere aldetik Pessoaren aholkua aitatu eban: “ipini zaran guztia egiten dozun gauzarik txikienean be”.

Saria jaso ondoren, emakume bi honeek ikastolara bueltatuko dira bisita egitera eta orduan “andereño” bihurtuko dira, ikasleei besteentzat eredugarri izateko jarraibide batzuk eskaintzeko.

Bikario nagusia eta sarituak