Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gabonetan, kontzertuak eta alkartasuna

|   Komunikazinoa

Kartzela Pastoraltzarako Areetako Mesedetako Ama parrokiako taldeak eta Bidesari alkarteak kontzertu solidarioa antolatu dabe azken honen alde eta emonaldia gaur iluntzeko zortziak eta laurdenetan izango da Areetako Santa Ana eleizan, Gospel Bilbao taldea protagonista dala.

Eta gaur, iluntzeko 20:15etan, Donostiako Easo abesbatzaren kapera gregorianoak jardungo dau Durangoko San Frantzisko monastetioan, Demetrio Esnaola zuzendari-lanetan dala eta Ana Belen Garcia organistak lagunduta. Gabon aldiko obrak interpretatuko dabez, besteak beste, Guridi, P. Cornet eta C. Franckenak.

Beste hainbat emonaldi:

Gaurko kontzertuez gainera, egunotan beste hainbat lekutan be izango da musikaz gozatzeko aukera. Gabon-egunez, esate baterako, Katedraleko Musika-kaperak (abesbatza eta orkestra), On Mario Izeta buru dala, Santiago katedralean eguerdiko hamabietan ospatuko dan Eukaristian jardungo dau.

Beste alde batetik, Katedraleko Musika-kaperak (abesbatza eta orkestra) Gabon aldiko kontzertu solidarioa eskainiko dau abenduaren 28an, zapatuz, Joan Santuak parrokian, iluntzeko zortzietan, Prosalus alkartearen alde. Bezperan –abenduak 27, barikua-, Alonsotegiko San Bartolome parrokian eskainiko dabe Gabon aldiko bestek ontzertu bat, zazpietatik aurrera.

Azkenik, zapatuz –abenduak 28- ‘Bizkaiko hotsak’ organo-jaialdiaren XIV. ekitaldiari amaiera emongo jako Abadiñoko San Trokaz eleizan 19:30etan, Teresa Hernandez (organoa) eta Benoit Lebeauren (mezzosopranoa) kontzertuagaz.

'Gospel Bilbao' taldearen emonaldi bat