Jaunaren Jaiotzaren eguneko –abenduak 25-, Familia Santuaren eguneko –abenduak 17- eta Jaunaren Agerkundearen eguneko mezak Santiago katedraletik emongo dira. Guztiak eguerdiko hamabietan eta On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzailea buru dala (ikusi ahal izateko, www.bizkeliza.org web orrialde honetan sartu edo Herri Irratia eta Telebilbao katean entzun eta ikusi. Hedabide beretatik jarraitu ahal izango da zuzenean, Begoñako basilikan, On Joseba Segura buru dala, ospatuko dan Urte Barriko Eukaristia.
Beste alde batetik, Bizkaia Irratiak san Felicisimo parrokiatik emongo ditu Eukaristiak abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an, goizeko hamarrak eta erdietan.