Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Frantzisko Aita Santua: "Ez egizue beste erlijio batzuetakoakaz burrukan egin"

created by 2021eko urtarrileko Aita Santuaren lehenengo bideoa |
|   Komunikazinoa

Adiskidetasunaren alde egiten dau Aita Santuaren munduko otoitz sareak bultzatutako ekimenak zabaldutako Frantziskoren lehenengo bideoak. Beste kultura batzuetakoakaz otoitz egiteko eta beste sinismen eta ohitura batzuk be aintzat hartzeko eskatzen dau bideoan. Fratelli Tutti entziklikan zabaltzen dauan antzeko mezua dakar honetan be. Topaketaren aldeko kultura aldarrikatzen dau beste behin.

"Jaungoikoa gurtu eta hurkoa maitatu", esaldi honegaz amaitzen dau mezua Frantzisko Aita Santuak.