Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Fernando Vidal irakasleak berbaldi bi emongo ditu Bilbon

created by Banantzeetan emon beharreko laguntasunari eta marka eratzeari buruz |
|   Komunikazinoa

Comillaseko Pontifize Unibersidadean Soziologia eta Gizarte Lana arloetako irakasle eta Familiarako Unibersidade Institutuko zuzendari dan Fernando Vidalek gaur eskainiko dauan berbaldian banantze eta dibortzio prozesuetan ze laguntasun emon behar dan jorratuko dau. Hitzordua arratsaldeko zazpietan da Barrian (Plaza Barria, 4). Bihar, gainera, Kultura Erakundeen Mahaiak antolatutako topaketan parte hartuko dau, Eleizaren erakundeen jarrera hartzeari lotutako nortasun eta oroimenaren inguruko giltza batzuk eskainikoditu.

Kristau Bizitzarako Espainiako Komunidadea deitutakoaren ekimenez, familia bizitza lantzeko eta gaurko gizarte korapilatsuan familiei lagun egiteko helburuagaz, “Familien erlojua” deitutakoa sortu eban Vidalek hausnarketa bi eskainiko ditu, entzule desbardinentzat. Lehenengoa gaur izango da, Lagungo Familia Biderapenerako Zentroak, Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak, Eleiz Auzitegiak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatutako saioan.

Bihar, Fernando Vidal Kultur Erakundeen Mahaia osatzen daben kultura, hezkuntza eta komunikazino arloko kideen eta honeetako zuzendaritza-taldeen aurrean hitz egingo dau. Goizean zehar, Bizkaiko Eleizaren erakundeak gizartean zelan izan daitekezan esanguratsu aztertuko eta landuko dabe erakundeek.

Fernando Vidal