Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Feli Martin, Amerikako Misiolari Biltzarrean

created by Boliviako Santa Cruz de la Sierran |
|   Komunikazinoa

Felicitas Martin Misinoetarako eleizbarrutiko ordezkaria Boliviako Santa Cruz de la Sierra urian izango da aste honetan, Amerikako Misiolari Biltzarrean parte hartuz. “Amerika misinoan, Barri Ona pozgarria da” goiburupean ospatuko dan hau hamargarren biltzarra izango da. 1977an ospatu zan lehenengoa Mexikon eta lau urtez behin egiten da herrialde desbardinetan. Azkena, esate baterako, 2013an izan zan, Venezuelako Maracaibon.

Felicitas Martin Bilboko ordezkaria, Manuel Alfonso Perez Galan Jaeneko ordezkaria eta Jose M. Calderon Castro Madrileko ordezkaria OMP lez ezagutzen dan Aita Santuaren ardurapeko Misiolari Egintzetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko erakundeko ordezkari lez aukeratu dabez jarduera garrantzitsu honetan parte hartzeko.

Ondorengo hau da, atzo –martitzena, uztailak 10- hasizan eta uztailaren 14an, zapatuz, amaituko dan biltzar honen helburu nagusia: “Eleizaren ‘Ad Gentes’ misiolari nortasun eta konpromisoa sendotu Ameriketan, Barri Onaren poztasuna herri guztietan hots egiteko, batez be munduko leku baztertuetan arreta jarriz eta gizarte zuzen, solidario eta anaikorragoaren esanetara”.

Tailerrak, berbaldiak eta askotariko metodologiez baliatuko dira, besteak beste, misionologiaren, komunikazino eta misinoaren eta ume eta gazte misinoaren ikuspuntu barriak garatzeko.

Egitasmoa Bolivian

Boliviako egonaldia aprobetxatuz, eta biltzarra amaitu ondoren, Misinoen eskutik herrialde horretan garatzen diharduen egitasmo bat bisitatuko dau Feli Martinek. Datorren abuztuan, hain zuzen be, Ipar-Hegoaldea ikastaroan parte hartu dauan hainbat gaztek eta Adsis komunidadeko kide batzuek bat egingo dabe dalako egitasmo horregaz. Hasieran Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzatik babesten ebezan eta, gaur egun, hitzarmena egin ondoren, eleizbarrutien arteko alkarlanean, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek suspertzen dabezan egitasmoen artean, honako hau herrialdeko lurralde garaian garatzen da.

Feli Martin hilaren hasieran Burgosen ospatu dan misiolari astean