Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Fedea eta kultura eskuz-esku Eleizbarrutian

created by Carmelo Etxenagusia II. Ohorezko Aitamena |
|   Komunikazinoa

Atzo jardunaldi alaia eta hunkigarria bizi izan zan Eleiz Museoan eta Gizakundea elizan ospatu ziran ekitaldi bietan. Jazotakoa jaso deritxona gai nagusi modura hartuta, Eleizbarrutiko ondarea ezagutzera emoteko Igo Bideoklipen lehiaketea antolatu da aurton sareko ikastetxeetan eta sari banaketa ekitaldia atzo izan zan. Gazteak eta euren etxekoak zein irakasleak pozik agertu ziran egindako lanaren frutua guztien aurrean erakusteko. Gazte guztiak joan ziran parte hartzea erakusten dauan agiri banagaz. Bigarren ekitaldian hiru persona omendu ziran fedearen, euskal kulturaren eta hezkuntzaren alde egindako lana saritu nahirik: Jose Angel Ubieta, Aita Martzel Andrinua eta Begoña Andonegi. Hirurek be pozik hartu eben omenaldia. Argazkiotan ikusi daiteke atzo bizitakoa.

Ondare bizi-bizia, kultura, hezkuntza, alkartasuna, harri biziak, fedea, maitasuna, Carmelo Etxenagusia, edertasuna, laudato si.... honeek eta beste batzuk be entzun ziran atzoko jardunaldian. "Harriz egindako eliza honek gizartearen harri biziak garala gogoratzen deusku, Jainkoaren aintzarako eta gizon-emakumeen onerako. Harrizko eraikinak gizalegezko gizartea eraikitzeko ardura gogoratzen deusku" aitatu eban gotzainak, besteak beste, Gizakundea elizan egin zan omenaldian.

Ana de Castro, euskera sustatzeko aldundiko zuzendari nagusiak gaztetxoak animau ebazan gure ondarea dan euskerea egunero erabiltera. Iñigo Pombo, Bilboko udaleko gizarte gaietarako zinegotzi ordezkariak be lasterketa hau danon artean irabazi behar dogula esan eutsen Otxarkoagan premina bereziak dabezan ikasleei bideoklipen lehiaketan parte hartzeagaitik jaso daben akzesita emoterakoan.

Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenean aurton omendu diranek eskerrak emon eutsezan etxekoei eta eurakaz batera fede bidean aurrera egin dabenei eta jardunaldian parte hartu eben ikusleek Ars Viva abesbatzaren egite ona, Tarima enpresakoek prestautako ikuskizunaren edertasuna eta Lapiko etxeak emondako kopauak eskertu ebezan. Guztia Bizkaia Irratiko zuzendariak Javi Onaindiak eta Herri Irratiko esatariak, Cristina Maestrok zuzendutako eta aurkeztutako ekitaldi neurtuan.